Eboluzioaren teoriak


Eboluzioaren teoriak





Neodawinismoa


1930.urtean zientzialari talde batek eboluzioaren teoria berria egin ahal izan zuen. teoria horren arabera, mutazioak, birkonbinazio genetikoa eta hautespen naturala ziren eboluzio-aldaketaren motore nagusiak. Teoria horrek Noedarwinismoa edo teoria sintetikoa du izena.


Ezaugarri eskuratuen teoria:


-Ugalketa asexuala duten banakoen aldakortasun-iturri bakarra mutazioak dira. Sexu bidezko ugalketa duten banakoetan, birkonbinazio genetikoaren prozesua gertatzen da.


-Populazio bateko banako bakoitzak hainbat alelo ditu, eta alelo horien eraginez, fenotipo bat du.


Aldakortasunak hautespen naturalean eragina dauka.


-Populazioak eboluzionatzen du, ez banakoek.


-Pixkanaka gertatzen da eboluzioa. Espezie berri bat azaltzeko prozesua oso luzea da.


-Espezie beretik zetozten txori hauek hesi geografiko batekin aurkitu ziren eta irla ezberdinetan kokatu ziren, honen ondorioz txori bakoitza bere erara garatu zen.

Lamarckismoa


Jean Baptiste Lamarck zientzialariak eboluzioaren lehen teoria azaldu zuen, Lamarckismoa deiturikoa. Lamarcken ustez espezieak eraldatu eta etengabe beste espezie batzuk sortzen ziren.


Teoria hau puntu nagusi hauetan oinarritua zegoen:

-Organismoek konplexutasunerako joera dute.
-Organo bat asko erabiliz gero garatu egiten da, erabiltzen ez bada, endekatu egiten da. Adibidez satorreigertatzen zaie begiekin. 

-Ezaugarri eskuratuak heredagarriak dira. 



Lamarckismoaren adibidea.

external image 20070417klpcnavid_248.Ees.SCO.png

Jirafak antilopeetatik sortutako izakiak dira eta sabanan bizi dira, hasiera batean akazien hosto baxuak jaten zituzten, eta ez zituzten gaur egun dituzten lepo eta hanka luzeak, izan ere, ez zituzten behar.



Lehorte garaia eman zenean, jana gutxitu egin zen eta ondorioz hankak eta lepoa luzatu behar izan zituzten, akazien goiko hostoetrara heldu ahal izateko, Lamarckismoaren puntu batek esaten duen moduan, organo bat erabiltzean garatu egiten da,eta horregatik organo horiek luzatuz joan ziren.






Lamarcken azken puntuak esaten duen moduan, eskuratutako ezaugarriak (lepo eta hanka luzeak) ondorengoei heredatu zitzaizkiela esaten zuen Lamarckek.




Darwinismoa



Darwinek eboluzioaren teoria argitaratu zuena izan zen, hautespen naturalean oinarrituz. Lehenengo pausua hau izan zen.




Fijismoa: Sorreraren geroztik gizakiak aldagaitzak iraun duela adierazi nahi du teoria honek.


Eboluzionismoa: Gizakiak eta animaliak eboluzionatzean datza eta horren historiak azaltzen saiatzen da.



Darwinek bidaia egin eta gero hautespen naturalaren teoria azaldu zuen.

  • Ezpezieak ez dira guztiak berdinak eta eboluzionatzen joaten dira.Horregatik gero eta ezpezie gehiago daude. 
  • Moldakortasun bereizgarriak dauzkate.

No hay comentarios:

Publicar un comentario